jueves, 6 de noviembre de 2008

AMETSAK BETETZEA HAIN ZAILA DA...

Zenbatetan egin ote dut nik amets, motxila bat hartu eta mundua ezagutzera joatearekin... pribilegiorik gabe, luxurik gabe, ahal den moduan nire kabuz bizirauten. Uste dut askotan, egingo dudala. 'Helduko zait momentua' pentsatzen dut, 'ikasketak bukatuta'... baina ziurrenik, ikasketak bukatu ostean, lanean hasiko naiz, mutil bat aurkitu, etxe bat erosi (posiblea baldin bada) eta seme-alabak izan, nire patua hau dela esango nuke.


Nik aukeratu dut, edo aukeratuko, ez dut ezetzik esango. Baina nire barnean barne konfliktu bat gertatzen ari da. Barne konfliktu bortitza. Alde batetik ez dut bizitza hori nahi, posiblea dena baino gehiago ezagutu nahi dut, geografikoki, kulturalki... bestalde, ordea, primeran bizi naiz, ez zait ezer falta, janaria daukat, lasai asko eman ditzaket urteak ikasten, etxea, familia eta lagunak beti aldamenean... Nola ukatu halako bizimodua? Bizi paregabea da...