jueves, 6 de noviembre de 2008

AMETSAK BETETZEA HAIN ZAILA DA...

Zenbatetan egin ote dut nik amets, motxila bat hartu eta mundua ezagutzera joatearekin... pribilegiorik gabe, luxurik gabe, ahal den moduan nire kabuz bizirauten. Uste dut askotan, egingo dudala. 'Helduko zait momentua' pentsatzen dut, 'ikasketak bukatuta'... baina ziurrenik, ikasketak bukatu ostean, lanean hasiko naiz, mutil bat aurkitu, etxe bat erosi (posiblea baldin bada) eta seme-alabak izan, nire patua hau dela esango nuke.


Nik aukeratu dut, edo aukeratuko, ez dut ezetzik esango. Baina nire barnean barne konfliktu bat gertatzen ari da. Barne konfliktu bortitza. Alde batetik ez dut bizitza hori nahi, posiblea dena baino gehiago ezagutu nahi dut, geografikoki, kulturalki... bestalde, ordea, primeran bizi naiz, ez zait ezer falta, janaria daukat, lasai asko eman ditzaket urteak ikasten, etxea, familia eta lagunak beti aldamenean... Nola ukatu halako bizimodua? Bizi paregabea da...

sábado, 11 de octubre de 2008

jueves, 9 de octubre de 2008

martes, 7 de octubre de 2008



MUTRIKU

Mutriku herria Gipuzkoa mendebaldeko itsasertzean kokatzen da, Euskal Autonomi Erkidegoan. Mendebaldera Berriatua eta Ondarroarekin egiten du muga, hegoekialdera Markinarekin, ekialdera Debarekin eta hegoaldera Mendarorekin.

Kostaldeko herria eta mugako herria izateagatik harresi bat jarri zitzaion, zati bat oraindik mantentzen delarik. Harresiek inguratzen zuten lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela medio. Ezaugarri berezi hauek baldintzatuta antolatu zen erdi aroko alde zaharra, kale estu eta aldapatsuekin, etxebizitza altuekin etab...

Azken finean, NIRE HERRIA...

lunes, 6 de octubre de 2008

MUSIKA BIDEUA!!

BLOG BERRI BAT JAIO DA!!!!!


Gaurko egun eguzkitxuakin batea, nere blog berrixa jaixo da!!!

Ia bizitza luzia eta ospez betia eukitzen doan!!!